Txostengileak
Sara Hector
Licenciada en Ciencias Políticas y Master en Relaciones Internacionales.
Actualmente trabaja en la Comisión Europea, en la Dirección General de Presupuestos, como Jefa de Sector en la Unidad de Evaluación. La Dirección General de Presupuestos promueve el desarrollo de buenas prácticas de evaluación en todos los servicios de la Comisión. Coordina las actividades de evaluación y realiza un seguimiento de los resultados de las evaluaciones. También apoya y proporciona asesoramiento metodológico.
Anteriormente trabajó para el Tribunal de Cuentas Europeo y en el tribunal de Cuentas Sueco.
María Pazos
Ikasketaburua da Espainiako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren Zerga Arloko Ikasketen Institutuan. Generoa kontuan hartzen duten Aurrekontuen Europako Sareko kide da.
Matematika lizentziaduna
Gaur egun ikasketaburua da Espainiako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren Zerga Arloko Ikasketen Institutuan. Generoa kontuan hartzen duten Aurrekontuen Europako Sareko kide da.
Esperientzia handia du nazioartean: Harvard unibertsitatean (AEB) Estatistika masterra egin zuen, AEBetako Lan Estatistiken Bulegoan jardun zuen, eta ELGAn administrari aritu zen Gizarte Politikako Atalean eta ‘Benefits and Wages, OECD Indicators’ argitalpena zuzendu zuen 2000. urtetik 2003ra bitartean.
Europar Batzordeko genero eta enpleguari buruzko adituen sareko kide izan da. Hainbat erakundetan bete ditu karguak, hala nola ELGAren Gizarte Politikako Atalean (Paris), Ogasun Ministerioan eta Karlos III.a unibertsitatean.
Espezialista da zerga eta prestazioen sistemak konparatzen eta lan merkatuan duten eragina ebaluatzen. Gainera, argitalpen sonatu ugariren egilea da.
Tindara Addabbo
Tindara Addabbo Ekonomi Politikako irakasle elkartua da Modena eta Regio Emiliako (Italia) Unibertsitateko Ekonomi Zientzien Sailean, Marco Biagi Ekonomi Zientzien Fakultatean.
Enplegurako Ekonomialarien Italiako Elkartearen (AIEL, Associazione Italiana Economisti del Lavoro, http://www.aiel.it/) Zuzendaritza Batzordearen eta zenbait ikerketa zentroren kidea da. Ondoko hauek dira zentrook:
- CAPP (Politika Publikoaren Azterlan Zentroa) http://www.capp.unimo.it/
- CHILD (Etxe, Sarrera, Enplegu eta Ekonomia Demografikorako Zentroa) http://www.child-centre.it/index.htm
- RECent (Ekonomi Ikerketarako Zentroa) http://www.recent.unimore.it/
Haren ikerlan eta argitalpenen gaiek ondoko arlo hauek jorratzen dituzte batik bat: politika publiko eta sozialaren eragina, aurrekontu publikoen eta politika publikoen genero-auditoretza, bizi-mailaren neurketa, gaitasunari dagokion ikuspegiari aplikaturik, enplegu eta soldataren arloko genero-bazterkeria, enpleguaren banaketa eta laneko kalitatea.
Antonella Picchio eta Diego Lanzi-rekin batera, genero-aurrekontuaren gaitasunei doakien ikuspegia eraikitzen lagundu du, Italiako zenbait esperientziari aplikatuz.
Carmen Martínez Aguayo
Andaluziako Juntako Ekonomia eta Ogasun kontseilariordea.
Medikuntza eta Kirurgiako lizentziaduna, eta Familia eta Komunitate Medikuntzako eta Haurzaintzako espezialista.
Gaur egun Andaluziako Juntako Ekonomia eta Ogasun kontseilariordea da. Aurretik, erantzukizun handiko karguak bete izan ditu osasun arloan, hala nola zuzendari nagusi izan da Insaluden, eta zuzendari-gerente Andaluziako Osasun Zerbitzuan eta Osasun Kontseilaritzari atxikitako Aurrerabidea eta Osasuna fundazioan.
Hor, modu aktiboan hartu du parte Andaluziako Juntak osasun arloan Marokorekin dauzkan nazioarteko hainbat lankidetza proiektutan, bai etorkinentzako osasun laguntza koordinatzen, bai terapia zelular eta medikuntza erregeneratiboko ikerketa proiektuak modu eraginkorrean zabaltzen.
Marion Böker
Herritar Emakumeen Alemaniako Aliantzaren Nazioarteko Batzordeko lehendakaria da. Generoa kontuan hartzen duten Aurrekontuen Europako Sareko kide da.
Emakumeen Nazioarteko Aliantzaren eta Herritar Emakumeen Alemaniako Aliantzaren Nazioarteko Batzordearen ordezkari izan da Emakumearen Egoerari buruzko 52.
Batzordean (CSW) New Corken izan da, 2008an, eta berdintasunaren finantzaketa izan dute mintzagai.
Gainera, Berlingo Aurrekontuaren Genero Justiziarako Ekimena gobernuz kanpoko erakundearen sortzailekidea izan da, eta hango kidea da gaur egun.
Generoaren zeharkakotasuna eta kulturartekotasuna ezartzeko Berlingo Ekonomia, Enplegua eta Emakumea Ministerioaren aholkularia da. Horrez gain, Giza Eskubideen eta UNDPren aholkularia da hainbat herrialdetan (Bielorrusia, Pakistan, Estonia). Genero ikuspegia duten aurrekontuen gaineko kanpo aholkularia ere bada hainbat gobernurentzat Esch-sur-Alzette (Luxenburgo), Berlingo landerra (Alemania), Turkia eta Georgia.
Annalisa Roselli
Annalisa Rosselli Ekonomia irakaslea da Italiako Rome Tor Vergata unibertsitatean.
2000ko irailean hasi zen interesatzen genero ikuspegia duten aurrekontuez. Izan ere, urte hartan gai horri buruzko nazioarteko lehen mintegia antolatu zuen Italian, Francesca Bettiorekin batera. Ordutik, hainbat ekimenetan hartu du parte aholkulari gisa, hala toki administrazioentzat (Siena, Genoa, Modena eta Markak eskualdea) nola ISFOLentzat, Europako Gizarte Funtsaren jarraipena egiten duen Italiako elkartearentzat.
Horrez gain, generoa kontuan hartzen duten aurrekontuei buruzko eskolak ere eman ditu aukera berdintasunari buruzko graduatu ondoko ikastaroetan (Milango Unibertsitatea, Sienako Unibertsitatea), eta maiz hartzen du parte Aukera Berdintasunerako Aholkularitzako eta administrazioko langileentzako prestakuntza ikastaroetan.
Simonetta Vingelli eta Francesca Bettiorekin batera, gai horri buruzko eskuliburu bat idatzi du Siena probintziako udalerrientzat (Toscana).
Paloma de Villota
Unibertsitate Konplutentseko Ekonomia Aplikatuko irakasle titularra da, eta Unibertsitate Konplutentseko Ikerketa Feministetarako Institutuaren Batzorde Betearazlearen kidea.
Politika, Ekonomia eta Merkataritzako Zientzietan doktore eta lizentziatua, Geografian eta Historian lizentziatua eta Unibertsitate Konplutentseko Ekonomia Aplikatuko irakasle titularra da.
Gaur egun, Unibertsitate Konplutentseko Ikerketa Feministetarako Institutuaren Batzorde Betearazlearen partaidea da. 2000. urtetik aurrera, Europako Batzordeak finantzatzen duen Women in European Universities deritzon lanaren ikerkuntzan jarduten du, Espainiarako koordinatzaile gisa.
“Ekonomiaren eta Generoaren artikulazioa, Politika Publikoak formulatze aldera” izeneko Lehen Eskualde-Ikastaroaren zuzendari akademikoa eta irakaslea izan zen. Ikastaro hori CEPAL, UNIFEM eta ILPES erakundeek antolatu zuten Txileko Santiagon, 2002ko abuztuaren 26tik 30era.
Hainbat azterlan egin ditu fiskalitateari eta generoari buruz, besteak beste: Genero alorreko ezberdintasunak errenten tratamendu fiskalean: ‘Espainiako eskubide fiskal eta sozialen banakotze-prozesuaren analisia eta prozesu horren kuantifikazioa Emakumearen Institutuaren (Lan eta Gizarte Gaietarako Ministerioa) I+G Ikerketaren Nazio Egitaraurako’ deritzon ikerlana, eta Espainiako sistema fiskalaren zerga-figuren analisia genero ikuspegitik begiratuta, Emakumearen Institutuaren (Lan eta Gizarte Gaietarako Ministerioa) I+G Ikerketaren Nazio Egitarauaren barruan.
Catharina Smith
Sektore publikoa eraberritzen espezializatuta dagoen Suitzako aholkularitza enpresa bateko zuzendaria da. Gainera, esperientzia handia du nazioarteko garapen proiektuetan. Generoa kontuan hartzen duten Aurrekontuen Europako Sareko kide da.
Gaur egun, Eskandinaviako herrialdeetako aurrekontu prozesuan generoaren ikuspuntua barneratzeko Eskandinaviako Ministroen Kontseiluak sustatu duen proiektuaren zuzendaria da.
Posee una larga experiencia de trabajo con la administración financiera y los cambios de organización en el Gobierno Sueco, además de implementación de temas de género en organizaciones gubernamentales.
Lan esperientza handia du finantza administrazioan eta Suitzako Gobernuaren antolamendu aldaketetan, bai eta gobernu erakundeetan genero gaiak ezartzen ere.
Maiz lan egin du aholkulari aditu gisa eskualdeko gobernuekin eta Suitzako Ogasun Ministerioarekin.
Gainera, esperientzia handia du nazioartean, 10 garapen proiektutan baino gehiagotan lan egin baitu. Afrikako eta Ekialdeko Europako erreforma prozesuetan lan egin du.
Domingo Carbajo
Talde ikuskatzailea da ZAEA Zerga Administrazioko Estatu Agentziako Zergadun Handien Ordezkaritza Nagusian, Madrilen.
Ekonomia lizentziaduna eta doktorea Madrilgo Konplutentse Unibertsitatean. Zuzenbide lizentziaduna eta doktorea Madrilgo Konplutentse Unibertsitatean. Zientzia Politikoetako lizentziaduna Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalean (UHUN).
Gaur egun talde ikuskatzailea da ZAEA Zerga Administrazioko Estatu Agentziako Zergadun Handien Ordezkaritza Nagusian, Madrilen. Espezializazio sektorea: finantza erakundeak.
Espainiako Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren Zerga Zuzendaritza Nagusiaren ordezkari izan da, Zerga Politikako zuzendariorde nagusi zen aldetik; estatistika eta zerga politikan aritu izan da ELGAren Zerga Gaietarako Batzordean, 1982tik 2000ra; eta laguntza teknikoen hainbat jarduerari buruzko aholkulari izan da atzerriko gobernuentzat, besteak beste: Errumaniako Gobernuarentzat, BEZa ezartzeko, 1991n; Eslovakiako Gobernuarentzat, ondarearen gaineko zergan Europar Batzordeko Phare programa ezartzeko, 1996tik 1997ra; Letoniako Gobernuarentzat, zerga administrazioaren eta BEZaren alorrean Phare programa ezartzeko, 1997tik 1998ra.
Antonio Lozano
Andaluziako Juntako Aurrekontuetako zuzendari nagusia.
Ekonomi eta Enpresa Zientzietako lizentziaduna.
Irakaslea da Malagako Unibertsitateko Teoria eta Historia Ekonomikoaren Departamentuan. Lizeoko Ikasketa Turistikoen Saria irabazi zuen 1998an, eta Ekonomia eta Ogasun Autonomikoaren Andaluzia saria 1995ean.
Aditua da Eskualde Ekonomian eta Turismoan. Hainbat mintegitan eta espezializazio ikastarotan eman ditu gai horiei buruzko eskolak, eta hainbat lan eta argitalpenen egilea da. Aholkulari gisa aritu izan da hainbat enpresa eta erakunderentzat, eskualde kontabilitatearen eta input-output taulen arloan, eskualde garapenaren arloan eta sektore estrategia eta garapenaren arloan.
Andaluziako Juntako Ekonomia eta Ogasun Kontseilaritzaren Plangintzako zuzendari nagusia izan da; garai hartan, gainera, euroa eskualdean sartzeko jarduna koordinatu zuen. 2002tik, Aurrekontuetako zuzendari nagusia da.
Elisabeth Klatzer
Elisabeth Klatzer-ek Administrazio Publikoko masterra egin zuen Harvard unibertsitatean, eta Ekonomia doktorea da; generoa kontuan hartzen duten aurrekontuak egiteko metodologietan eta nazioarteko esperientzian oinarrituz egin zuen tesia.
Gaur egun, generoaren zeharkakotasunari buruzko aholkularia da Austriako Errepublikako Kantzilertza Federalarentzat. Genero ikuspegia duten aurrekontuei buruzko Austriako hainbat proiektu aitzindaritan hartu du parte (federaziokoak, probintzietakoak eta herrietakoak).
Genero ikuspegia duten aurrekontuei buruzko argitalpen ugari idatzi ditu. Watch Group – Genero eta Finantza Publikoak sozietate zibileko austriar antolaketaren sortzailekidea da, bai eta Genero Ikuspegia duten Aurrekontuen Sarearena ere.
Klaus Feiler
Ekonomia lizentziaduna Berlingo Unibertsitatean.
Berlingo Finantza ministroaren pertsonal-burua.
Gaur egun, Berlingo Finantza ministroaren pertsonal-burua, Aurrekontu Departamentuko burua eta genero ikuspegia duen aurrekontua martxan jartzeko taldearen burua da.
Bonn-eko Finantza Ministerioan egin zuen lan, Zerga Politika eta Aurrekontuen Departamentuan.
Victoriano Castro
Kordobako Diputazioaren Ogasun Zerbitzuko burua.
Ekonomi eta Enpresa Zientzietako lizentziaduna. Enpresa Zuzendaritzako masterduna (MBA). Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako diplomaduna. Tokiko Zuzendaritza Publikoko diplomaduna.
Gaur egun, Kordobako Diputazioaren Ogasun Zerbitzuko burua da. Aurretik, hainbat lanpostu bete ditu erakunde horretan, karrerako funtzionario (ekonomista) eta kontu-hartzaile gisa. Bolada batez, Andaluziako Ekonomia Azterketen Elkartean lan egin zuen.
Carlos Urgoiti
Licenciado en Derecho por la Universidad de Deusto y Master en “Integración Europea. La Unión Europea”, por la Universidad del País Vasco.
Actualmente desempeña el cargo de Director de Presupuestos y Contabilidad del Ayuntamiento de Bilbao.
Aitor Salsidua
Ingeniero Industrial por la ESII de Bilbao con MBA por el Instituto de Empresa en Madrid. Diplomado en Administraciones Públicas por la UPV y en Estudios Europeos por la Universidad de Deusto.
En la actualidad trabaja en la Diputación Foral de Bizkaia como Subdirector de Presupuestos y Control Económico.
Anteriormente, ha participado en proyectos europeos de igualdad a través de la Iniciativa Comunitaria EQUAL y en proyectos de igualdad de oportunidades en el empleo cofinanciados por el Fondo Social europeo.
Regina Frey
Investigadora y profesora en el área de transversalidad de género y formación, así como en el de presupuestos con enfoque de género.
Fundadora de la “Iniciativa para la Justicia de Género en el Presupuesto de Berlin” (2001) y de la ONG “Iniciativa Federal de Presupuestos con enfoque de Género” (BiGBudget). Ha publicado varios artículos sobre presupuestos sensibles al género.
Actualmente, trabaja como consultora y formadora para la administración regional de Berlín y para proyectos europeos de fondos estructurales, universidades y ONGs, apoyando a su clientela en la implementación de estrategias de análisis presupuestario con perspectiva de género. Enseña en la Universidad Libre de Berlín un programa de postgrado sobre Estrategias de Género y Diversidad.
Elisabeth Stiefel
Red Europea de Presupuestos con enfoque de Género y Economista de Colonia (Alemania).
Red Europea de Presupuestos con enfoque de Género y Economista de Colonia (Alemania).




















