Batzorde Zientifikoa
Genero Berdintasunarekin Arduratsuak diren Aurrekontuen Nazioarteko Kongresu honetako programa Genero Ikuspegia duten Aurrekontuen Europako Sarearekin elkarlanean egin da (European Gender Budgeting Network – EGBN).
Amaia Domingo Bilboko Udaleko Berdintasunerako agenteak eta Priya Álvarez berdintasun politiken aholkulari eta Infopolis 2000 sozietate mugatuko zuzendariak koordinatu dute programa.
Genero Ikuspegia duten Aurrekontuen Europako Sarea Vienan sortu zen, 2006an, Austria Europar Batasuneko lehendakari zela, helburu hauekin: genero ikuspegia finantza publikoetara eramatea; genero ikuspegia zuten aurrekontuak ezar zitezen sustatzea; eta EBn eta estatu kideetan politika makroekonomikoen eta fiskalen genero eraginari buruzko txostenak egin zitezen exijitzea, genero berdintasuna agenda politikoan lehentasun gisa sar zedin eta ziurta zedin finantza politiken eraginkortasuna baloratzeko irizpide nagusi gisa erabiliko zela.
Gaur egun, arlo horretan erakundeetan, jarduera profesional pribatuan eta GKEetan modu aktiboan lan egiten duten adituez osatuta dago sarea, eta 16 herrialde eta 50 erakunde baino gehiago biltzen ditu.



